XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. TESTU BATEN AHOZKO LABURPENA

EGA azterketako ahozko frogan egin beharreko ariketarik bat, emandako testua irakurri eta honen ahozko laburpena egitea izaten da.

Segituan, irakasleak testua emango dizu.

Honako pausuoi jarraitu:

A) Irakurtzen hasi aurretik, testua nolakoa den begiratu eta galderei erantzun: (guzti hau, azterketa-egunean SEGUNDU BAKAR BATZUETAN EGIN egin behar zenuke)

1. Zein da testuaren titulua?

2. Intuitiboki baino ez bada ere eta tituluari bakarrik erreparatuta, zein izan daiteke testuak aurkeztuko duen gai nagusia?

3. Zeuk delako gai horretaz zer dakizu?

4. Zenbat parrafo du testuak?

B) Egizu testuaren gainetikako irakurketa: (azterketa egunean, honetan BI-HIRU MINUTU eman zenitzake)

1. Lehenbailehen topa ezazu/itzazu testuaren ideia nagusia(k):

C) Berriro irakur ezazu testua baina orain, astiro eta arretaz: (azterketa egunean, SEI-ZAZPI MINUTUTAN egiten saiatu behar zenuke)

D) Ondo erredaktatutako testu bateko PARRAFO BAKOITZAK IDEIA NAGUSI BAT garatu egiten du normalean.

Beti honela gertatzen ez bada ere, ideia nagusi hau PARRAFOAREN LEHEN ESALDIAK ematen du aditzera: (azterketa-egunean, hau BIGARREN IRAKURRALDIAN egin behar zenuke)

1. Zeure testuko parrafoen ideia nagusiak zehaz itzazu:

PARRAFOAK

IDEIA NAGUSIAK

E) Testuak laburbiltzean kontuan har itzazu honako arauok:

1. Ezabaketaren araua: gaia ulertzeko egokia ez den guztia ezabatu egin behar duzu ahozko laburpena egiterakoan.

2. Orokortzearen araua: informazio partzialak modu orokorragoz ematen saiatu.

3. Integrazioaren araua: informazio nagusi baten barruan aurki ditzakegun informazio bereziagoak (argibideak, adibideak) ezabatu eta inportanteena dena baino ez aipatu.

F) Ikaskideren batekin bildu eta elkarri ahozko laburpena azaldu.